EUSKARA ESKUBIDEA – otsailaren 29an manifestazioa

2020-02-27T11:52:02+01:0027 otsaila 2020|Parte hartzaileen oharrak|

Euskaraz bizi eta ikasi nahi dugun gurasoak eta ikasleak gara: Iruñekoak, Mendigorrikoak, hangoak eta hemengoak. Euskaraz ikasi nahi eta horretarako aukerarik ez digute ematen: Iruñeko haur eskoletan, Mendigorriko ikastetxe publikoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan… Nafarroa osoan eta irakaskuntza maila guztietan euskaraz ikasteko trabak izaten jarraitzen dugu gaur gaurkoz.

Zoritxarrez, hezkuntza eremutik gaindi ere euskarafobiak aurrera darrai: hedabideak direla, pailazoak direla…

Ez gaude prest gure eskubideetan atzera egiteko. Euskara eskubidea delako, ni más ni menos.

Otsailaren 29an, 17:00etan Golemetan espero zaituztegu. ZABALDU MEZUA!