San Frantzisko eskolako gurasoei jakinarazi nahi diegu, datorren abenduan, bi urte emango ditugula GEko kontseiluaren buru. Hori da hain zuzen ere, obligatu ginen denbora eta horregatik, hurrengo abenduan izango den Batzar Orokorrean, gure lanari utziko diogu.

Gustatuko litzaiguke beste norbaitek txanda hartzea eta aurtengo ikastaroan lana eskualdatzen lagundu. Animatu zaitezte eta gutako norbaitekin zuzenean harremanetan jarri edota posta elektronikoaren bidez, sfkogurasoelkartea@gmail.com helbidean. Gure ustez, GEak dakarren lanak ondo banatzeko, gutxienez hiru pertsona beharko lirateke kontseilu berrian.

GEaren buru izan garen denboran, gure onena egiten saiatu gara. Hala ere, badakigu, ez-jakiteagatik edota denbora faltagatik, zenbait gauza egiteke geratu direla.

Eskerrak eman nahi dizkiegu, bere esfortzu eta lanagatik; gela guztietako delegatu izan direnei, batzordetan parte hartu duten guztiei, GEko datu basea eta web horriaren sortzaileei, Eskola Kontseiluari, Nekane eskolako zuzendariari, Dani lehendakari ohiari eta gure familiei. Guztien artean, posible izan dugu San Frantzisko Guraso Elkarteari jarrai ematea.

Animatu nahiko genituzke, GEn gabeziak edo litekeen hobekuntzak ikusten duten familia oroi, aurrera urrats egitea, eta gabezi horiek betetzea.

Bide batez, GEko kontseiluaren buru izan garen bitartean isladatu nahi izan dugun asmoa azpimarratu nahiko genuke; San Frantzisko Guraso Elkartea gurasoen artean osatzen dugu (baita zu ere), eta GE gauza asko egitea edo kudeatzea nahi badugu, gurasoen parte hartzea nahitaezkoa da.
GEk lana merezi du. Batzutan edonork, baita guk ere, “APYMAk zerbait egin beharko luke” edo “APYMAk horretan izango da” antzeko gogoetak izaten ditugu, eta ahaztu egiten dugu, GE ez dela enpresa pribatua, bere aisialdian, lan egiten duten gurasoen taldea baizik.

Disfrutatu egin dugu GEn lan egiten eta oso oroipen politak gurekin betirako izango ditugu.

Mila esker danoi!!

Agur bero bat