Aldezar eskubaloiak behar zaitu!

2019-05-08T21:00:23+01:008 maiatza 2019|Parte hartzaileen oharrak|

Nesken Aldezar eskubaloi taldeak (2008-2010 urteetan jaiotakoak) jokalariak behar ditu hurrengo ikasturterako.

Izen-emateko epea maiatzaren 22an amaitzen da.  Auzoeneako egoitzan (Aldapa kalea, 3) egin behar da izen-ematea.

Taldea neskena da, baina ezin bada taldea osatu neskekin, aukera egongo da mutilak ere taldekidetzat onartzeko.

Informazio gehiago: asociacionaldezar@gmail.com