ASTEAZKEN honetan (hilak, 20) ERRIGORAko saskiak eskatzeko epea bukatzen da

2019-11-17T13:14:30+01:0017 azaroa 2019|GE-ko oharrak|

Zer dira ERRIGORAko saskiak?  Nafarroako (batez ere erdialdeko eta Erriberako) ekoizle eta elkarte eta kolektibo euskaltzeleen arteko bi helburuekin sortutako inizatiba bat da:

·         Nafarroako bertoko eta kalitatezko produktuek kontsumoa sustatzea.
·         Nafarroako erdialdean eta Erriberan dauden euskararen aldeko iniazitibei laguntza ematea: euskaltegiak, formakuntza, garraioa, etab. Saski bakoitzeko % 25a helburu honetarako bideratzen da.

Saskiak: produktu eta prezio desberdinetako hiru saski mota daude (50 €, 60 € eta 70 €). Informazio gehiago: https://www.errigora.eus/

Eskaera eta ordainketa: eskaera on line egin behar da (www.errigora.eus) eta ordainketa on line ere egin daiteke (txartelarekin) edo eskuan saskia bera hartzen denean.

Non jaso saskiak: eskaera egiten denean, zehaztu behar da non jaso nahi duzun saskia (Alde Zaharrean, adibidez, AEKko egoitzan egin daiteke -Recoletas, 16-). Beste bilketa guneak ere badira eta ongien datorkizuna aukeratu dezakezu.

Gurasoen Elkarteko “Sortzen” Batzordetik parte hartzera eta saskiak erostera animatzen zaituztegu. Gogoratu, asteazken honetan baino lehen (asteazkena bera barne) egin behar da.