About Edurne

This author has not yet filled in any details.
So far Edurne has created 89 blog entries.

“Neurogarapena eta ikaskuntza arazoak”, hitzaldia eskolan azaroak 27an

  "Neurogarapena eta ikaskuntza arazoak" Eloy Capapay Echavarren terapeutaren eskutik hurrengo asteazkenean, azaroak 27, eskolan arratsaldeko 5etan. Gaian interesa duten gurasoen ekimena izan da, eta Guraso Elkarteak antolatu du. Hitzaldia erdaraz izanen da, eta haurtzaindegi zerbitzua egonen da.  

2019-11-18T20:27:24+01:0018 azaroa 2019|GE-ko oharrak|

ASTEAZKEN honetan (hilak, 20) ERRIGORAko saskiak eskatzeko epea bukatzen da

Zer dira ERRIGORAko saskiak?  Nafarroako (batez ere erdialdeko eta Erriberako) ekoizle eta elkarte eta kolektibo euskaltzeleen arteko bi helburuekin sortutako inizatiba bat da: ·         Nafarroako bertoko eta kalitatezko produktuek kontsumoa sustatzea. ·         Nafarroako erdialdean eta Erriberan dauden euskararen aldeko iniazitibei laguntza ematea: euskaltegiak, formakuntza, garraioa, etab. Saski bakoitzeko % 25a helburu honetarako bideratzen da. Saskiak: produktu eta prezio desberdinetako [...]

2019-11-17T13:14:30+01:0017 azaroa 2019|GE-ko oharrak|

Olentzero badator!, Torres de Elortzera autobuses joateko txartelak azaroaren 18tik salgai

Olentzero badator! abenduaren 14an Torres de Elortzen Gaur astelehena, azaroak 18, hasiko dira saltzen Olentzero bila abenduaren 14an Torres de Elortzera autobusez joateko txartelak. Txartelak salgai jarriko dira: 3 eurotan txikientzako eta 5 eurotan helduentzako. Familia baten batek beharra izanez gero, idatzi Guraso Elkartearen posta elektroniko bidez eta prezio bereziei buruzko informazioa eta kontaktoa emanen diote [...]

2019-11-17T13:17:14+01:0017 azaroa 2019|GE-ko oharrak|

JanGela, guraso elkarteen ekimena eskola jantokietan modelo aldaketa bultzatzeko

Eskola jantokietan modelo aldaketa bat egin dadin lanean artitzeko Nafarroako hainbat eskolako guraso elkarteetako ordezkariak batu ziren urte hasieran, eta JenGela ekimena martxan jarri dute, bi helburu nagusiekin: .eskolako jangela haurrak ikas ahal izateko heziketa eremua izan dadin, eta baita familiak ikasteko ere; .eta lortzeko eskolako janaria osasuntsua, ekologikoa eta jasangarria izan dadin, baina baita guztien [...]

2019-11-12T22:16:42+01:0011 azaroa 2019|GE-ko oharrak|

Asteartean hasiko da Bertsoaroa 2019

Zortzi ekitaldi izango ditu 29. edizio honek, tartean bi estreinaldi, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatuta. Bertso jaialdiak, helduenak zein gazteena, bertsoa eta flamenkoa uztartzen dituen eskaintza berria, Miren Amurizak eta Askoa Etxebarrietak dakartena, Bertsoaren Harria, Bertso jasa...  Zortzi ekitaldiko eskaintza anitz eta zabala dakar aurtengoan ere Nafarroako Bertsoaroak, 29. edizioan. Aurtengoan, bi estreinaldi jasoko [...]

2019-11-01T13:18:53+01:001 azaroa 2019|Bestelako berri interesgarriak|

AZ ekimenaren gonbidapena AUZO BAT BIZITZEKO auzo topaketetan parte hartzeko

AZ Ekimenak duela urte batzuetatik hona antolatzen ari garen topaketen saio berrira etortzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Ilusioa pizteko eta auzoa, gure auzoa, sortzeko; berataz gozatzeko; aurrera jarraitzeko; proposamenak eta asmoak agertzeko une egokia dela iruditzen zaigu. Urriaren 18an, ostiralez, 18:00ak eta 20.00ak bitartean San Frantzisko eskolan eta larunbatean, hilak 19, Plazaran! 10:00etatik 13.00etara egingo diren [...]

2019-10-10T17:10:15+01:0010 urria 2019|Parte hartzaileen oharrak|

Familiei gonbita: eskolako bizikidetzaren diagnostikoan parte hartzeko

Eskolak eskolako bizikidetzaren diagnostikoa burutu nahi du. Horretarako 3 talde dinamika eginen ditu: lehenengoa, irakasleen artean; bigarrena. ikasleen artean. eta azken bat, familia eta auzoko hainbat eragileen artean. Familia eta auzoko eragileen arteko dinamika "World Café" bat izanen da. 4 eta 5 pertsona bitarteko taldeak eginen dira eskolaren bizikidetzari buruz eztabaidatzeko. Talde bakoitzak 10 minutuko eztabaida [...]

2019-10-10T16:50:01+01:0010 urria 2019|GE-ko oharrak|