Azken berriak

Azken berriak2018-11-04T14:08:45+01:00

Elkar Zainduz – Compartiendo cuidados

Adi! Elkar Zainduz *Iruñeko Alde Zaharreko bizilaguna bazara* eta egun hauetan erosketekin, animaliak zainduz edo bestelako zereginetan laguntza emateko prest bazaude jar zaitez gurekin harremanetan. Parte hartu AZ Ekimenak antolatutako *Zaintza Sarean!* Informazio gehiago irudietan edo web orrian: https://www.aldezaharra.eus/eu/2020/03/16/auzoko-zaintza-sarea-alde-zaharrean/ Gurekin harremaneran jartzeko: 606248124 ✉ zaindu.az@gmail.com ~ _AZ Ekimena_ ~

18 martxoa 2020|Categories: Sin categoría|

O! dantza garaikide bakarkakoa

Mezu honen bidez jakinarazten dizut Elirale dantza konpainiak Pantxika Telleria koreografoaren azken lana aurkeztuko duela martxoaren 7an Jus la Rocha Civivoxean. O! dantza garaikide bakarkakoa 30 minutuko iraupena duen ikuskizuna da, kupula puzgarri baten barruan eskainiko dena 3 urtetik gorako pertsona ororentzat. Sarrerak salgai Jus la Rocha civivoxean eta http://www.pamplonaescultura.es/inscripciones-cursos-y-activades-civivox/ web gunean. Zure interesekoa delakoan Mila esker eta laster arte   https://vimeo.com/346345194

3 martxoa 2020|Categories: Bestelako berri interesgarriak|

Aldezar_Udaberriko kanpaldiak

Hona hemen Aldezarreko udaberiko kandaldiak!! Auzoko txiki eta gazteekin 3 egun zoragarriak pasatzeko aukera paregabea!! Apirilaren 15, 16 eta 17an, Astitz, Beintza Labaien eta Artazara joango gara, nahi eta kanpaldia 40 euroko prezioa izan, diruarekin arazo bat izanez gero etor zaitez gurekin hitz egitera, txikien bizipoza da gure lehentasuna. Aurreinskripzioak Aldezarreko jardueretan parte hartzen dutenentzat martxoak 9 eta 10; eta [...]

2 martxoa 2020|Categories: Parte hartzaileen oharrak|

EUSKARA ESKUBIDEA – otsailaren 29an manifestazioa

Euskaraz bizi eta ikasi nahi dugun gurasoak eta ikasleak gara: Iruñekoak, Mendigorrikoak, hangoak eta hemengoak. Euskaraz ikasi nahi eta horretarako aukerarik ez digute ematen: Iruñeko haur eskoletan, Mendigorriko ikastetxe publikoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan... Nafarroa osoan eta irakaskuntza maila guztietan euskaraz ikasteko trabak izaten jarraitzen dugu gaur gaurkoz. Zoritxarrez, hezkuntza eremutik gaindi ere euskarafobiak aurrera darrai: hedabideak direla, pailazoak direla... Ez [...]

27 otsaila 2020|Categories: Parte hartzaileen oharrak|