“Basalagunak” filma, hurrengo larunbata 16an Condestablen

2019-02-12T20:18:18+01:0012 otsaila 2019|GE-ko oharrak|

Hurrengo larunbatean, otsailak 16an, “Familiendako eta belaunaldien arteko zinema” ziklo barruan Basalagunak pelikula ikusi ahalko da Condestablen.  Emanaldi hauek Eskolako Guraso Elkarteak antolatzen ditu, Iruñeko Udalaren laguntzarekin.

Pelikula arratsaldeko 17.30tan hasiko da. Pelikula ikusteko gonbidapena beharko da; hau ordu bat lehenago hartu ahal da Condestable bertan.

  • Berezko titulua: Open Season
  • Urtea: 2006
  • Herria: EEUU.
  • Zuzendaritza: Roger Allers, Jill Culton, Anthony Stacchi
  • Pelikularen laburpena: Boog, abila den hartza, Timberline herri lasaian bizi da, Elliot, orein basatia, argaltxoa eta hiztuna, ezagutu arte. Boogek Elliot askatuko du Shaw ehiztari maltzurrarengandik. Eta oreinak lortuko du Boog konbentzitzea bere bizitza erosoa utzi eta basoa ezagutzeko alde egin dezan. Biak basa-bizitzara itzuli egiten dira ehiza aldia hasi baino 3 egun lehenago.  Ehiza aldia hasita eta Shaw haien atzetik dutela, Boog eta Elliotek batera lan egitera ikasi beharko dute, basoko animali guztiak batzeko ehiztarien aurkako guda egiteko.