Bazkideen datu basea eguneratzen

2019-02-07T18:01:17+00:007 otsaila 2019|GE-ko oharrak|

Bazkide agurgarria! Guraso Elkarteko bazkideen datu basearekin arazoak izan ditugu eta baten baten datuak galdu ditugu. Konpondu nahi dugu, hortaz, ziurrenik zure gelako delegatuak galdetuko dizu bazkidea zaren, konfirmatze aldera. Barka eragozpenak! Eta, oraindik bazkidea ez bazara, animatu eta egin zaitez bazkide!!

Gogorarazi, Guraso Elkarteak, jantoki zerbitzua, haurtzaindegia eta eskolaz kanpoko jardunaldiak antolatzeaz gain, eskolako bizitzan parte hartzen du; besteak beste, honako jardueretan: Mintza-praktika programan, gaztain janan, kurtso amaierako jaian, batzarretan haurtzaindegi zerbitzuen antolakuntzan,eskolarako arbela digitalaren erosketan, etab., gure umeentzako merezi dutenak!!