Bihar, goizeko 9.30etan, auzitegian deialdia Skolaeren aurka jarritako salaketaren arira deklaratzera deitutako 10 pertsonei elkartasuna adierazteko

2019-06-13T17:41:10+01:0013 ekaina 2019|GE-ko oharrak|

“Bedintasuna ez da hautazkoa”

Bihar, Skolae programa landu duten 10 profesionalek, tartean eskolako ama batek, deklaratu beharko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiak deituta, hezkidetza programa honen aurka jarritako salakentengatik.

Pertsona hauei elkartasuna adierazteko, zazpi sindikatuek asanblea-elkarteratze batean parte hartzeko deialdi bat egin dute bihar goizeko 9.30etan auzitegiaren aurrean. Leloa: “Berdintasuna ez da hautazkoa”.

Guraso Elkartetik animatzen zaituztegu parte hartzera, erabat sinisten dugulako programa honek duen helburuan: Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza-komunitateen lana inspiratu nahi du, ikasle guztiei BERDINTASUNEAN BIZITZEN IKASTEKO aukera emateko.

Eta gure elkartasuna adierazteko bere lana egiteagatik deklaratzera deituta izan diren 10 profesionalei.

 

Skolae programari buruzko informazioa:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/programa-skolae