Guraso Elkartea

Guraso Elkartea2019-02-02T18:41:20+01:00

Ongi etorria

Guraso Elkartea osatzen dugunon partetik ongi etorri gure eskolara. Gonbidatuta zaude gurekin batera lan egitera. Guraso elkartea eskolako familiek osatzen dugu eta musutruk lan egiten dugu, eskolako irakasle eta langileekin batera, nahi dugun eskola eraikitzen laguntzeko.

0
Ikasle
0
Familia

Nola egiten dugu lan?

Junta bat formalki izendatuta egon arren, eskola honetan denon artean lan egitera ohituta gaude, uste baitugu persona gutxi batzuk ez dutela lan zama guztia bere gain hartu behar, eta, gainera, uste dugulako ekarpenak egitea guztion eskura dagoela eta horrela izatea nahi dugu.

Horrexegatik batzorde gehienen zereginak kurtso ezberdinetako gurasoen artean banatuta daude, eta horrela, eskolako ibilidean zehar, familia guztiek aukera dute batzorde ezberdinetan parte hartzeko.

Guraso Elkarteak, gaur egun, kudeatzen du:

  • Jantoki zerbitzua

  • Haurtzaindegi zerbitzua

  • Eskolaz kanpoko jarduerak

  • Kultur jarduera eta jaien antolakuntza, eskolako beste kideekin batera; hala nola, udazkeneko jaia, Olentzeroren etorrera, kurtso amaierako jaia…

+ Info

Delegatuen bilerak

Hilabetero Guraso Elkarteak bilera baterako deialdia luzatzen du. Bilera hauetara gelako delegatuak doaz eta batzorde bakoitzeko arduradun bana, eta deialdiak jasotzen dituen gaietan interesa duen edozein guraso ere bai.

Delegatuak haien gelen ordezkariak dira bilera hauetan, zeinetan Guraso Elkarteko martxa ahalbidetzeko erabakiak hartzen dira.

Guraso Elkarteko bilera guztiak irekiak dira eta kide berriak batu daitezen gogoz gaude. Zure gelako delegatuak bileraren deialdia helaraziko dizu jakiteko noiz izango den eta ze gaiak landuko dira. Horrela, zure iritzia edo iradokizunak helarazi ahalko dituzu zure gelako delegatuaren bidez edo bileran parte hartuz.

Hortaz, bazkide, gonbidatuta zaude hilero egiten diren bilera hauetan parte hartzera, borondatezkoak diren batzordeetan lan egitera edo modu puntualean laguntzera, guztion artean gure eskola hobetzen laguntzeko.

Bazkide egin

Guraso Elkarteko bazkidea izateko urtero 18 euro ordaindu behar da familia bakoitzeko eta beharrezkoa da Guraso Elkarteak antolatzen dituen hainbat zerbitzu erabiltzeko. Hala ere, garrantzitsuena da, kuota hauek beharrezkoak direla gure haurrentzat antolatzen ditugun jarduerak egin ahal izateko.