HALLOWEEN… GAU BELTZA, ARIMEN GAUA, AKARBELTZ?

2019-11-04T15:59:29+01:0031 urria 2019|Bestelako berri interesgarriak|
Halloween, kutsu komertziala eta guztiz agertu zaigun moda berri bat dugu. Baina ospakizun hau ez da berria gurean. ‘Gau beltza’, ‘Animen gaua’ edo ‘Akarbeltz’ Nafarroako herrietan ospatu den festa honen izenetako batzuk ditugu. Belaunaldiz belaunaldi, arimen gaua, festa berezia izan da gure herrietako haurrentzat: herrian barna eske-errondan ibili, ondokoan kalabazak barrutik argitu iluntasunean bizilagunak beldurtu, beste batean etxeko trapu zaharrekin aurpegia estali eta mozorrotu… eta, bereziki, lagunartean ongi pasatzeko.

Azken urteotan, lan handia egiten ari da gure ohitura zaharrak berreskuratzeko. Hona hemen ERA webguneko artikulu interesgarri bat. Baina, bereziki interesgarria dugu Euskaltzaleen Topaguneak sortu duen gaubeltza.eus webgunea, ohitura honen inguruko informazio eta baliabiderekin.