Agertoki berrira egokitzeko lehen hiruhilekoaren ondoren, Ausolanek ikasturte honetarako kudeatzen duen jantokiko hezkuntza-proiektuari heldu zaio berriro.

Hilero tokiko eta sasoiko barazkiak landuko dira. Menuan sasoiko barazki bat sartzen da, eta horri lotutako zenbait jarduera egiteko aprobetxatzen da hilabete osoan.

Adibidez, urtarrilean ziazerbarekin lan egin zen, ziazerba-krema jan zuten eta ikasleek hainbat jarduera egin zituzten haren inguruan.

Helburua ikasleek mota horretako produktuak ezagutzea da, bai eta produktu horien onurak eta horiek nola uztatzen diren ere. Laborantza eta kontsumo modu jasangarriagoa da hau, zapore eta elikagai gehiagoko barazkiak lortzen dituena, ekonomia zirkularra eta tokikoa sustatzeaz gain.

Gainera, elikagai berriak probatzeko pizgarriak ere ematen dizkiegu.

Zein barazki landuko dira?

Otsailean – Porruak
Martxoa – Orburuak
Apirila – Kuiatxoa
Maiatza – Piperra
Ekaina – Tomatea