Jardunaldi jarraiaren balorazioa

2019-05-02T09:33:01+01:002 maiatza 2019|GE-ko oharrak|

Eskolako zuzendaritzatik galdetegi bat bidali dute jardunaldi jarraiaren inguruan familien iritzia ezagutzeko eta familiek ordutegi honekin jarraitu nahi duten edo ez jakiteko.

Galdetegia elkarlanean egin da Eskolako Kontseiluan parte hartzen duten kideen artean: zuzendaritza, irakaslego, familiak eta guraso elkarteko ordezkarien artean. Bertan familiek planteatutako gaiak jaso dira eta baita Guraso Elkarteak antolatzen dituen eskolaz kanpoko jardueren ingurukoak.

Familia guztien iritzia jasotzea inportantea dela uste dugu Guraso Elkartetik, horrexegatik galdetegia betetzea eskatzen dizuegu (eskolan duzuten seme/alaba bakoitzeko bat bete behar da), horrela:

– familia guztien iritziak jasoko dira;

– ezagutu ahalko da jardunaldi jarraiarekiko ados dauden familien zein bat ez datozen familien iritziak eta zergatik;

– eta familien parte hartzea esanguratsua izango da, hau beharrezkoa baita jardunaldi jarrairekin jarraitu nahi ez duten familien iritzia kontutan hartzeko (aurreko jardunaldira itzultzeko kontsulta bat planteatu ahal izateko beharrezkoa da jasotako erantzunak ikasleen zensoaren %75a izatea, 6. mailako ikasleenak kontutan hartu gabe, eta horietatik %51 nahi ez izatea jardunaldi jarraiarekin jarraitzea).

Parte hartzea haundia bada, hobe azaleratuko da zertan eragin du jardunaldi aldaketak gure seme alabengan (beharrezkoa informazioa ikasleen beharrei egokitzeko aldaketak planteatzeko orduan) eta zein da jardunaldi jarraiarekin jarraitu nahi ez duten familien kopurua.

MAIATZAREN 6a arte zabalik dago EPEA galdetgia egiteko!!!

Eskolako zuendaritzak jardunaldi jarraiaren ebaluazioan jasotako informazioa publikoa eginen du.