Sortzeneko jaia, maiatzak 19an Takoneran, jendea behar da laguntzeko antolakuntzan

2019-05-08T21:01:19+01:007 maiatza 2019|GE-ko oharrak|

Dakizuenez bezala, eskolak SORTZEN elkartean parte hartzen du. Elkarte honen helburua euskal eskola publikoaren alde elkarlanean aritzea da. Urtero bezala, maiatzak 19an, igandean, Takoneran festa bat antolatu dute eta gure parte hartzea eskatzen dute. Anima zaitezte!!!

Jendea zeregin hauetarako behar da:
Txandak: Jai egunean: goizekoa / eguerdikoa /arratsaldekoa.
Bereziak: muntaketa eta desmuntaketa ostiral, larunbat, astelehena.
Postuak:
Bereziak:
– elektrikaria (3) (asteburu osoan disponibilitatea. Lana muntaketan bakarrik)
– iturgina (asteburu osoan disponibilitatea. Lana muntaketan bakarrik)
– sukalde arduraduna (sukalde lanetan eskarmentua badu, hobe)
– taberna arduraduna (taberna lanetan eskarmentua badu hobe)
– furgoneta duen jendea (materiala Sortzen bulegotik Jaiaren gunera materiala eramateko)
– Astelehen goizean garbiketa (6)
– Larunbat gauean segurtasuna (8)
Muntaketa (ostiral eta/edo larunbat)
– Barren muntaketa (6)
– sukaldearen muntaketa (6)
– Bestelako lanak (6)
Egunean zehar:
– Edari barra (80)
– Sukaldea (45) (manipulador de alimentos baduzue hobe, baina ez da derigorrezkoa)
– Paella sukaldatzeko laguntzaileak (12) (manipulador de alimentos baduzue hobe, baina ez da
derigorrezkoa)
– Eszenatoki segurtasuna (12)
– Parkina sarbidea (8)
– Garbiketa (16)
– Puzgarrietan begirale (15) (euskaraz jakitea komeni da)
– Lan anitzak (25)

Izena emateko korreoa bidaliko dugu hemendik gutxira.