Ludomobil martxan da, ostiralero Santa Ana Plazan, etorri gurekin jolastera!!

2019-04-03T13:39:48+01:003 apirila 2019|Parte hartzaileen oharrak|

Ludomobila martxan da!! Animatu eta etorri gurekin jolastera Santa Ana plazara, lagun berriak egitera eta auzoko plazeraz disfrutatzera!!

Aldezar elkartetik idazten dizuegu. Aldezar aisialdian hezkuntza lantzen duen elkartea gara. Elkartea begiraleek, haurrek eta gazteek osatzen dute jardura desberdinetan parte hartuz eta hainbat helburu ditugu. Gure helburuen artean, txikien garapen pertsonalerako jarduerak burutzeko baimentzen duen ingurunea ziurtatzea, auzoko zerbitzuen inplikazioa sustatzea eta txiki eta gazteen eskubide eta beharren inguruan auzokideak sentsibilizatzea daude.

“Ludomobila” izeneko proiektu berri bat martxan jarri dugu. Ostiraletan Santa Ana plazan egongo gara txikiekin jolasak egiteko 17:00etatik 18:00ak arte. Honen helburua txikiek eskolatik kanpo harreman berriak sortzea eta indartzea da, eta jolasen bitartez ongi pasatzea.

Zuen zain egongo gara, ostiraletan,  17.00etan!!!! ANIMATU!!!!
Euria egitekotan, Santa Anan geratuko gara eta alternatiba bat bilatuko dugu! Plazara, mañueta…