Memoria freskatu! Nola komunikatzen gara eskolan?

2019-10-08T16:49:41+01:008 urria 2019|GE-ko oharrak|

¿Nola komunikatu egiten gara eskolan: web orrialdea, difusio zerrenda? ¿Nola partekatu informazioa eta berri interesgarriak familien artean?

Eskolan komunikazio batzorde bat dago eta bere zeregina da Guraso Elkarteak edo eskolarekin lanean aritzen diren bestelako elkarteek bidalitako mezuak familei helaraztea; halaber, interesgarria izan daitekeen informazioa heltzen denean zabaltzea.

Zein baliabideen bidez:

Web orrialdea: Guraso Elkartearekin zerikusia duen informazioa (antolakuntza, batzordeak, Jangarriko menuak, zereginak…) eguneratzen da bertan eta Guraso Elkartetik edo bestelako eskolako parte hartzaileetatik heltzen diren mezuak eta bestetik heltzen den informazio interesgarria jasotzen da.

Difusio zerrenda whatsapp-aren bidez: Guraso Elkartearen mezuak edo eskolarekin lanean aritzen diren parte hartzaileekin erlazioa duen informazioa gurasoekin partekatzeko erabiltzen da.

¿Zerrenda honen nondik norakoak?

  • Zerrendan parte hartzeko whatsapp mezu bat bidali behar da Guraso Elkarteko mobil zenbakira eta bertan zehaztu eskolan dagoen seme-alaba gazteenaren jaiotze urtea eta gorde Guraso Elkarteko zenbakia agendan (GE-ko zenbakia eskatu delegatuari).
  • Zerrendako parte hartzaileek gordetako GE-ko zenbaki horretatik mezu bat jasotzen dute mezu bat partekatzen den aldiro.
  • Zerrendako parte hartzaileak ez daude ikusgai. Hortaz, zerrenda honetan parte hartzeak ez du mugikorraren zenbakia publikoa egiten. Zerrendan parte hartzen dutenen kontaktoak ez dira elkar trukatzen.
  • Mezu bati erantzuten bazaio, GE-ko mugikorrera heltzen da, ez talde osoari.

Adi! Guraso Elkarteko mugikorra mezuak bidaltzeko dago; ez ditu kontsultak erantzuten. Guraso Elkarte zein bestelako batzordeekin komunikatzeko, erabili posta elektronikoa (kontaktu guztiak web honetan daude).

Zabaldu nahi dudan informazioa dut

Eskolako batzar orokorrean adostutako irizpideak Komunikazio batzordearen bidez familien artean informazioa zabaltzeko:

 

Komunikazio Batzordea
Komunikacion.sfkagurasoelkartea.com