NI AUZOAN GERATUKO NAIZ – Aldezar Elkartea

2020-06-18T15:57:27+01:0018 ekaina 2020|Sin categoría|

KAIXO AUZOKIDE!!

Estatu alarma ezarri zenean udaletxeak kontratu aldaketa egin zigun eta horrek Aldezar Elkarteko funtzionamenduan nabarmenki eragin zuen.

Estatu alarma bukatzear dagoela, udaletxeak kontratu aldaketa berri bat egin nahi digu. Bere asmoa gure udako jarduerak bertan behera utzita, Udaletxeko Kontziliazio Zerbitzuaz gu arduratzea da.

Honen aurrean, ez dugu kontziliazio zerbitzua egin behar ez denik esan nahi, baina guk uda honetan ere Aldezarreko proiektua gauzatzen jarraitu nahi dugu; haurren beharrak, auzoa, hurbiltasuna, zaintza eta hezkuntza komunitarioa erdigunean jartzen duen proiektua baita. Eta hori guretzat 27 urtetan eraikitako altxorrik handiena da!

Horregatik…
#NIAUZOANGERATUKONAIZ