“Nire auzoa. Nire jolastokia” proiektuaren aurkezpena

2019-02-12T16:26:51+01:0011 otsaila 2019|Parte hartzaileen oharrak|

Mi BARRIO, mi PATIO. Nire AUZOA, nire JOLASTOKIA” proiektuaren aurkezpena egingo da hurrengo ostegunean, 14an , arratsaldeko 5.30tan, Hezitzaile Eskolako areto nagusian  (C/ Nagusia, 65).

Mi BARRIO, mi PATIO. Nire AUZOA, nire JOLASTOKIA”

Ezpeleta Jauregiaren egokitzapena jolasteko eta elkartzeko espazio gisa

Zer da?

JOLAS LIBRE ESPAZIO BATEN ELKAR-SORMENA Hezitzaile Eskolako (Ezpeleta Jauregiko) patioan prozesu KOLABORATZAILEAren bitartez. Komunitatearen eragile ezberdinek (eskolak, haurrak, familiak, erakundeak…), teknikariek eta administrazioak koordinaturik, diseinatuta zehazki 0-6 urte arteko haurrentzat, bereziki zuzentzen da San Frantzisko eskolako eta Hezitzaile Eskolako ikasleei, zein Alde Zaharreko komunitateari.

Zergatik sortu da?

2012/13 ikasturtetik, Hezitzaile Eskolak ekintza ludiko ezberdinak burutzen ditu San Frantzisko eskolako ikasleekin Ezpeleta Jauregian. 2016tik aurrera San Frantzisko eskolako Haur Hezkuntzako taldeek patioa jolas orduan erabiltzen dute. Erabilera honek eraman gaitu baloratzera patioak txikienen jolas librerako aukera anitzeko espazioa dela. 2017/18 ikasturtean Aldezar elkarteak Alde Zaharreko haurren inguruko diagnosia egin zuen. Ondo- rioztatu zen FALTA DIRELA JOLASTEKO LEKU EGOKIAK, nabarmentzen da elementu naturalen (berdeguneen), uraren presentziaren eta jolasteko elementuen beharra.

Zer bilatzen da?

Patioaren egokitzapena kokatzen da gaur egungo kezkan ikertzeko eta hobetzeko haurrentzako jolas espazioak, bereziki 0-6 urte arteko haurrei begira. Bilatzen da sustatzea prozesu kolaboratzaile bat erakunde publikoen eta hiritarren artean, eral- datzeko patioaren espazioa eta erabilera ekintza komunitario baten bidez.

Nola eta noiz burutuko da?

1. FASEA: ABIAPUNTUA eta lehenengo hausnarketak (2018ko urria-abendua)

2. FASEA: PROIEKTUAREN PLANGINTZA (2019ko urtarrila- otsaila)

3. FASEA: ESPAZIOAREN DISEINU PARTE HARTZAILEA (2019ko martxoa-maiatza)

4. FASEA: BURUTZEA: estruktura aldaketak jolastokian (2019ko ekaina-abuztua)

5. FASEA: EBALUAZIOA- jolastokairen inaugurazioa (2019ko iraila)