Ongi etorri!!

2019-01-29T14:30:23+00:006 otsaila 2019|GE-ko oharrak|

Ongi etorria San Frantzisko Eskolako Guraso Elkarteak martxan jarri duen web berri honetara!!

Baliabide berri honek eskolako familen arteko komunikazioa hobetzea du helburu.

Bertan jasoko da Guraso Elkartearen antolakuntza, lanen banaketa edo Guraso Elkarteak kudeatzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa; eta bestetik, bai Guraso Elkarteak, bai eskolarekin harremana duten bestelako elkarte edo laguntzaileek helarazitako mezuak. Eta eskola komunitatearentzat interesgarri izan daitezkeen bestelako informazioei ere lekua egingo zaio.

Hemendik aurrera, eskolako asanbladan adostu zenari jarraiki, delegatuen bidez helaraziko zaizue Guraso Elkarteko mezuak; eta bestelako mezuak direnean, laburpena eta web orrialdean argitaratutako berriaren lotura bidaliko da.

Gure umeen eskola hobetzeko familien lana beharrezkoa dela uste baitugu, web hau lagungarri izan dezan horretan.

Ongi etorri!!

Oharra: edozein informazioa helarazi nahi baduzu, eskatu zure gelako delegatuari mezuak bidaltzeko argibideak, jakiteko nola prestatu mezua, eta bidali helbide elektroniko honetara: komunikacion.sfkgurasoelkartea@gmail.com