Osasun Departamentuaren “Guraso Eskola”

2019-02-11T19:48:48+01:0011 otsaila 2019|Bestelako berri interesgarriak|

“Guraso Eskola” Osasun Departamentuaren proiektua da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalak koordinaturikoa eta Herritarrendako Osasun Eskolaren barnekoa. Eskolak gurasoen eginkizun babesgarri eta hezigarriaren euskarri izatea du xede, gurasoek seme-alabak autonomiaz, segurtasunez eta beren buruarekiko konfiantzaz hezi eta zaintzeko dauzkaten gaitasun eta baliabideen garapena sustatuz. Eskola elkarlanean sortu zen, gurasoen elkarteetako ama eta aitekin, eta Oinarrizko Osasun Laguntzako eta oinarrizko gizarte zerbitzuetako profesionalekin batera. Hainbat jarduera baliatu asmo ditu xede horiek erdiesteko: hitzaldiak, lantegiak, topaketak, etab. Lantegian bikote bat arituko da gidari-lanetan: ama edo aita bat eta esparru soziosanitarioko profesional bat.

Seihileko honetarako hainbat lantegi antolatu dira Nafarroako hainbat herritan eta haietako bat Iruñean eginen da. Lantegia honako hauekin elkarlanean antolatu dugu: Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxeak eta guraso elkarteak, haur-eskolak, osasun etxeak, udalak eta gizarte zerbitzuak.

  Honatx lantegiari buruzko argibideak:

  • Lantegia: “Gurasoen hezkuntza”

  • Norendako: 3 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten Iruñeko eta Iruñerriko gurasoendako

  • Egunak: martxoaren 13an, 20an eta 31n eta apirilaren 1ean

  • Ordutegia: 17:00 – 19:00

  • Tokia: Prestakuntza gela – Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.  Zangoza kalea 5. Iruña

Argibide gehiago nahi izanez gero, webgunera jo dezakezue:

  www.escuelademadresypadres.navarra.es

 Telefonoa: 848 42 34 50