Alde Zaharrean zerbitzua ematen pediatrarik gabe hilabete batzuk eman ondoren, AZ Ekimeneko Osasun Zentroarekiko defentsa-taldeak instantziak biltzeko kanpaina jarri du abian, egoera horri auzoko eta Lehen Zabalguneko haurren beharretara egokitutako berehalako konponbidea eman diezaioten eskatzeko. Gaur egun ez dago pediatrarik Alde Zaharreko Osasun Zentroan, agerian uzten Osasunbidearen Nafarroako Oinarrizko Osasun Zerbitzuen arreta eza auzoko haurtzaroarekiko. Osasun zentrora joaten diren haurrak erizaintzako langileek bakarrik artatzen dituzte eta, beharrezkotzat jotzen badute, San Martin Zentroko Larrialdi Zerbitzura bideratzen dituzte.

Halaber, Osasun Zentroarekiko defentsa-taldeak eraikinaren sarreran oztopo arkitektonikoak kentzeko obrak egitea eskatzen du, Kaldereria kaletik sarrera bat egokituz. Taldeari jakinarazi zitzaionez, obra horiek 2020ko urrian hasiko ziren, baina oraindik ez dute hori bete.

Egoera horien konponbidea exijitzeko, AZ Ekimenak abian jarri du eskabideak biltzeko kanpaina bat, urtarrilaren 25ean Osasunbidean aurkeztuko direnak. Egun horretara arte, erreklamazio honekin bat egin nahi duten pertsona guztiek eskabidea bete ahal izango dute, Santo Domingo Merkatuan jarriko diren mahaietan, urtarrilaren 15, 16, 22 eta 23an, 11:00etatik 13:00etara, edo San Frantzisko Plazan eguerdian jarriko den mahaian, eskolatik irtetearekin batera. Eskabideak Auzoenean ere aurkez daitezke astelehen, asteazken eta ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara, eta eskaneatuta posta elektronikoz bidal daitezke, proyectoazekimena.az@gmail.com helbidera.

 

ESKABIDEA NON BETE

  • Santo Domingo Merkatuan
    Urtarrilaren 15ean, ostirala; 16an, larunbata; 22an, ostirala, eta 23an, larunbata, 11:00etatik 13:00etara
  • San Frantzisko Plazan
    Astelehenetik ostiralera, eskolatik irteteko orduetan
  • Etxean
    Bete zure eskabidea
    Eman gero Auzoenean: astelehen, asteazken eta ostiraletan 17:00etatik 19:00etara
    Bidali eskaneatuta proyectoazekimea.az@gmail.com helbidera

https://www.aldezaharra.eus/eu/2021/01/14/osasun-zentroko-pediatria-postuak-bete-daitezen-eskatzeko-kanpaina/