Komunikazioa

Komunikazioa2019-10-09T20:37:38+01:00

Project Description

Boluntarioa.

Batzorde honen helburu nagusia Guraso Elkartearen eta honekin harremanak duten elkarte edo taldeen mezu garrantzitsuak zabaltzen laguntzea da.

Zeregin nagusia Guraso Elkarteak edo eskolarekin lanean aritzen diren bestelako elkarteek bidalitako mezuak familei helaraztea da; halaber, interesgarria izan daitekeen informazioa heltzen denean zabaltzea.

Zein baliabideekin:

Web orrialdea: Guraso Elkartearekin zerikusia duen informazioa (antolakuntza, batzordeak, Jangarriko menuak, zereginak…) eguneratzen da bertan eta Guraso Elkartetik edo bestelako eskolako parte hartzaileetatik heltzen diren mezuak eta baita ere heltzen den informazio interesgarria jasotzen da.

Difusio zerrenda whatsapp-aren bidez: Guraso Elkartearekin edo eskolarekin lanean aritzen diren parte hartzaileekin erlazioa duen informazioa gurasoekin partekatzeko erabiltzen da.

¿Zerrenda honen nondik norakoak?

  • Zerrendan parte hartzeko whatsapp mezu bat bidali behar da Guraso Elkarteko mobil zenbakira eta bertan zehaztu eskolan dagoen seme-alaba gazteenaren jaiotze urtea eta gorde Guraso Elkarteko zenbakia agendan (GEko zenbakia eskatu delegatuari).
  • Zerrendako parte hartzaileek gordetako GE-ko zenbaki horretatik mezu bat jasotzen dute mezu bat partekatzen den aldiro.
  • Zerrendako parte hartzaileak ez daude ikusgai. Hortaz, zerrenda honetan parte hartzeak ez du mugikorraren zenbakia publikoa egiten. Zerrenda parte hartzen dutenen kontaktoak ez dira elkar trukatzen.
  • Mezu bati erantzuten bazaio, Geko mugikorrera heltzen da, ez grupo osoari.

Adi! Guraso Elkarteko mugikorra mezuak bidaltzeko dago; ez ditu kontsultak erantzuten. Guraso Elkarte zein bestelako batzordeekin komunikatzeko, erabili posta elektronikoa (kontaktu guztiak web honetan daude).

Zabaldu nahi dudan informazioa dut

Eskolako batzar orokorrean adostutako irizpideak Komunikazio batzordearen bidez familien artean informazioa zabaltzeko.

Animatzen zaituztegu batzorde honetan parte hartzera.

Interesa duen edozein parte hartu dezake; hala ere, itzulpenetan, diseinu grafikoan, argazkigintzan edo irudian aditurik diren bolondresak behar ditugu.

komunikacion.sfkgurasoelkartea@gmail.com

Komunikazio Batzordearen helburua nagusia da Guraso Elkarteko mezuak familiei helarazten laguntzea, eta baita Guraso Elkartearekin lan egiten duten bestelako elkarteen informazio ere.