Eskolako jaia

Eskolako jaia2019-09-13T17:32:17+01:00

Project Description

Derrigorrezkoa. Urte bakoitian edo biokitia jaiotako haurren gurasoak arduratzen dira batzorde honetaz; haien haurrak Haur Hezkuntzako 1. maila egiten dutenean, Lehen Hezkuntzako 4. kurtsoko gurasoen laguntzarekin.

  • Bi kurtsoetako gurasoek bilera bat egiten dute apirila eta maiatza inguruan. Bertan antolaketa adosten da.
  • Baimenak eskatu behar dira: bai udalari, bai ikastetxeari. Era berean, Auzoenean eta Traperos de Emaúsen aulkiak eta  mahaiak erreserbatu, eta Aldezarren goizeko tailerrak enkargatzen dira. Bazkalosteko dantzaldirako musika kontratatu.
  • Jairako txartelak saldu behar dira eta eguneko jardueren programa egin behar da.
  • Jaiaren bezperan, mahaiak eta aulkien bila joan eta montatu behar dira. Halaber, bazkalondoan desmontajea egin behar da eta jatorriko lekura eraman ala behean prest utzi, astelehenean bertan eramateko.
  • Eskola garbi-garbi utzi behar da eta talde antolatzaileak arduradunak badira ere, garbiketa partehartzaile guztioi dagokigun lana da.