Ezkolaz kampoko jarduerak

Ezkolaz kampoko jarduerak2019-02-02T19:05:01+01:00

Project Description

Derrigorrezkoa. Bi urtean behin, Haur Hezkuntzako 3.  mailari dagokio. Bi urtez irauten du ardurak.

  • Helburu nagusia: ikasleen garapen osoaintelektuala, emozionala, fisikoa, artistikoagaratzeko jarduera egokiak eskaintzea eskolan, eskolaz kanpoko ordutegian.
  • Zeharkako helburua: eskolaz kanpoko eremuan euskararen erabilera sustatzea eta haurrei euskara ez-formala/akademikoa eskuratzeko aukera ematea.
  • Jardueren eskaintza prestatu.
  • Jarduera horien aurrematrikula eta matrikula kudeatu.
  • Ikasturte osoan zehar altak eta bajak kudeatu.
  • Ekonomiako Batzordearekin elkarlanean, jardueren ordainketak kontrolatu.
  • Batzorde honen lana bi mailetan ematen da:

Eskolaz kanpoko jarduera bakoitzak arduradun bat dauka. Bera da familia eta monitoreen arteko lotura egiten duena eta arazoen jarraipena egiten duena (baita altak eta bajen kontrola ere). Ikasturtean zehar honek ekartzen duen lan bolumena txikia da.

Bestetik, matrikulazio garaiko lanak egin eta matrikulaziotik sortzen diren datuak kudeatu egin behar dira. Zeregin horiek lan bolumen handi bat ekartzen dute eta funtzionalki pertsona gutxi batzuengan erortzen da.

Eskolan eskaintzen diren eskolaz kanpoko jarduerak Guraso Elkarteak antolatzen ditu eskolako zuzendaritza taldearekin koordinatuz.

Jardueren erabiltzaileak

  • Ekainean, hurrengo ikasturterako eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza landu eta aurkeztu egiten da. Izena emateko epea irekitzen da.
  • Iraila bukaeran izen-ematearen bigarren epea zabaltzen da, azkena izanik. Behin eskaera guztiak jasotzen direnean, jarduerak antolatzen dira Aixe-Dindaia enpresarekin.
  • Kuoten ordainketa Guraso Elkarteak horretarako duen kontu korrontearen bidez egiten da.
Extraescolares 2018-19