Xamariko eguna, apirilak 13an San Frantzisko eskolan

2019-04-02T16:47:38+01:001 apirila 2019|GE-ko oharrak|

Kaixo familak:

Urtero bezala, Dindaiak Xamariko jaia ospatuko du aurten; 12 urte egingo duen ospakizuna. Ricardo Ederraren omenez, Dindaia Fundazioaren sortzailea, eta eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzen duten umeek egun batez elkartzeko asmoz jaio zen jai xume hau jai haundia bihurtu da jada.

Xamariko eguna bai haurrentzat bai hezitzaileentzat egun inportantea da; maitasunez prestatzen dituzte egun horretan burutuko dituzten ikuskizunak. Eta inportantea ere familientzat, egun horrek aukera ematen die haien umeek urtean zehar egiten dutena ezagutzeko.

Dindaiak Guraso Elkartearekin batera eskolan egiten diren eskolaz kanpoko jarduera gehienak burutzen ditu; beste 4000 haur inguruk beste eskola batzuetan egiten duten moduan. Aurten, patioa estalita dagoela, jaia San Frantzisko eskolan bertan egitea aukera paregabea iruditu zaigu eta animatu gara Dindaiarekin batera antolatzera. Hortaz, gerturatu zaitez apirilak 13an eskolara, ez  galdu zita berezi hau!!!

Prestatutako egitaraua eta informazioa:https:https:www.dindaia.eus/eu/xamariko-eguna