Project Description
Derrigorrezkoa. Ardura bi ikasturtekoa da: Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 4. mailara. Urte bikoitian jaiotako haurren gurasoak arduratzen dira batzorde honetaz; haien haurrak Lehen Hezkuntzako 3. maila egiten dutenean eta hurrengo kurtsoan.
Sortzen D ereduko eskola publikoaren alde lan egiten duen elkartea da, bertan hainbat eskoletako guraso elkarteak batzen dira. Bere helburua euskaldun eta kalitatezko hezkuntza eredu bat lortzea da; horren alde lan egitea.
- Sortzen Elkarteak bultzaten dituen ekimen eta lanen inguruko informazioa bildu eta eskolara zabaldu.
- Sortzenek sustatzen dituen ekimenetan eskolaren partaidetza bultzatzea.
- Hilabetean behin batzorde iraunkorrerretara joan.
Hainbat lan zehatzak:
- Errigora kanpaina eskolan zabaldu eta kudeatu: Nafarroako elikagaiak jasotzen dituen kutxen salkerosketa. Lortutako dirua Erriberan euskararen irakaskuntza arloan lan egiten dutenen elkarteeei bideratzen da.
- Sortzen Jaia: materiala saldu, egun horretan egin beharreko lanak burutzeko guraso taldea antolatu.
- Euskararen aldeko ekimenen berri zabaldu.
sortzen.sfkogurasoelkartea@gmail.com