Eskola jantokietan modelo aldaketa bat egin dadin lanean artitzeko Nafarroako hainbat eskolako guraso elkarteetako ordezkariak batu ziren urte hasieran, eta JenGela ekimena martxan jarri dute, bi helburu nagusiekin:

.eskolako jangela haurrak ikas ahal izateko heziketa eremua izan dadin, eta baita familiak ikasteko ere;

.eta lortzeko eskolako janaria osasuntsua, ekologikoa eta jasangarria izan dadin, baina baita guztien eskura egon dadin ere.

Guraso Elkarte bezala ekimen honetan parte hartzea interesgarria iruditzen zaigu. Hortaz, gai hontan interesa eta gogoak duten gurasoak animatzen ditugu gurekin harremanetan jartzeko ikusteko nola parte hartu. Interesa duena, mesedez, idatzi Guraso Elkarteko helbidera: sfkogurasoelkartea@gmail.com

Hemen hainbat esteka gaian sakontzeko informazioarekin:

 “Iniciativa comedores responsable”-ekoek egindako manifestua (JanGelako kideak babestu dute manifestua).

Nani Moréri egindako elkarrizketa. Aurreko astean, JenGelak gonbidatuta, Zubirin eta Erronkarin egon zen.

“El plato o la vida” Nani Morék zuzendutako dokumentala.

“Comedores responsables” estatu mailako ekimenaren bloga. Bertan JanGelak parte hartzen du.