Familia agurgarriak:
Covid-19aren ondorioz itxialdi egoera pasa ondoren, Gurasoen Elkarteak eta Eskolak, AUSOLAN enpresarekin batera, jantokiaren zerbitzua eta haur-zaintza zerbitzua prestatzen, egokitzen eta berriro martxan jartzen ari gara, hurrengo ikasturtera begira, 2020-2021, Nafarroako Gobernuak ezarritako protokolo guztiak betez.
JANTOKI ZERBITZUA
- GARRANTZITSUA! Pasaden ikasturtean, 2019-2020, bezero izan bazarete, eta hurrengo ikasturtean horrela jarraitu nahi baduzue, baldintza berdinetan, ezer ez duzue egin behar. Datu guztiak ekarri ditugu pasaden ikasturtetik oraingora, baldintza guztiak mantenduz.
- Baja emateko edo baldintzak aldatzeko, kontaktatu arduraduna (telefonoz edo emailez).
- Berriak bazarete, zerbitzua kontratatzeko inprimakia bete eta bidali jantokiaren arduradunari.
Jantokiko arduraduna (Leire) hurrengo egunetan egongo da arretarako prest: abuztuaren 31tik irailaren 4a bitartean, 9:00tik 11:00ak arte.
HARREMANETARAKO DATUAK:
sfkjantokia@gmail.com
680965137
HAUR-ZAINTZA ZERBITZUA – GOIZEZ
Zerbitzua ongi prestatzeko helburuarekin mezu bat bidaltzeko eskatzen dizuegu erabiliko duzuela baieztatzeko. Lehen aipatutako helbidera bidali mezua, hurrengo datuak zehaztuz:
– Erabiltzailearen izena
– Haurtzaindegian altaren data (iraila edo urria)
– Ikasketako maila
– Arduradunaren izena, telefonoa eta emaila.