Guraso elkarteko bazkideentzat mahai eta eserlekuen mailegua.
Guraso elkartean bazkidetuta dauden guztiek mahai eta eserlekuen maileguaz goza dezakete. Eskaria egiteko protokoloa honokoa da: Gela bakoitzeko ordezkariari eskatu, noiz jaso eta bueltatuko diren adieraziz. Gelako ordezkariak eskaria egingo die, watxap bidez, batzordeari eta gainontzeko ordezkariei. Behin oniritzia jasota, eskaria egin duen familiak materiala jasoko du eta erabili eta gero, bertako mahai baten gainean dagoen formularioa bete behar da. [...]
Txikientzako Programa I. EDH-Fest jaialdian
I. EDH-Fest jaialdia Ez Dago Hilda (EDH) kolektibotik Maravillas eta Errotxapeako Gaztetxeen defentsan errepresaliatutako lagunei babesa emateko elkartasun jaialdia da I. EDH-Fest jaialdian URRIAK 26, LARUNBATA, Txikientzako Programa: 11:00: Txan Magoa 13:00: Andreina Jolin Bermoutha, fritoak eta giro paregabea izanen da ere.
DBH-ko ikasleen hizkuntza atxikimendua hobetzeko ikerketa eta esku hartzea
DBHko ikasleen hizkuntza atxikimendua hobetzeko ikerketa eta esku hartzea Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak argitaratutako ikerketa hau familien esku jartzen dugu eskolako familientzat interesgarri izan daitekeelakoan. Ikerketa honen helburua DBHko ikasleen hizkuntza atxikimendua ezagutzea izan da, beti ere, atxikimendu hori hobetzeko helburuarekin. Ikasleen hizkuntz atxikimendua aztertzerakoan, familiaren garrantzia aztertzen da ikerketa honetan. Ikerketa hemen eskuragai: http://sfkapyma.com/wp-content/uploads/2019/09/DBH-ko_ikasleen1.pdf
AZ ekimenaren gonbidapena AUZO BAT BIZITZEKO auzo topaketetan parte hartzeko
AZ Ekimenak duela urte batzuetatik hona antolatzen ari garen topaketen saio berrira etortzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Ilusioa pizteko eta auzoa, gure auzoa, sortzeko; berataz gozatzeko; aurrera jarraitzeko; proposamenak eta asmoak agertzeko une egokia dela iruditzen zaigu. Urriaren 18an, ostiralez, 18:00ak eta 20.00ak bitartean San Frantzisko eskolan eta larunbatean, hilak 19, Plazaran! 10:00etatik 13.00etara egingo diren topaketetara etortzeko gonbitea luzatu [...]
Urriak 24an gurasoentzako dantza ikastaroaren hasiera
Gurasoentzat eta interesa duten helduentzako dantza ikastaroa: jauziak, jaurrieta, era... Noiz: ostegunero 17.00-etatik 18.00-ak arte SFKko gimnasioan. Hasiera: urriak 24. Kuota: 10€ hilean Eman izena klasean bertan. APYMAk antolatuta
Familiei gonbita: eskolako bizikidetzaren diagnostikoan parte hartzeko
Eskolak eskolako bizikidetzaren diagnostikoa burutu nahi du. Horretarako 3 talde dinamika eginen ditu: lehenengoa, irakasleen artean; bigarrena. ikasleen artean. eta azken bat, familia eta auzoko hainbat eragileen artean. Familia eta auzoko eragileen arteko dinamika "World Café" bat izanen da. 4 eta 5 pertsona bitarteko taldeak eginen dira eskolaren bizikidetzari buruz eztabaidatzeko. Talde bakoitzak 10 minutuko eztabaida eginen du eta taldez-talde [...]





