ALDE ZAHAR AUZOAN NAHI DUGU
Epaitegiaren behin betiko sententziaren esperoan, Aldezarrek behar zaitu. Jar ezazu banderoloa balkoian
UDAKO LUDOTEKA
Kaixo kaixo familiak! Guretzat oso garrantzitsua den berri batekin gatoz: aurten ere UDAKO LUDOTEKA martxan jarriko dugu. Aldezar-eko hezitzaileen konpromiso eta militantziari esker aurrera aterako den ludoteka izanen da, gure auzo proiektua inoiz ez bezala defendatzeko dugun beharraren ondorioz Kuxkuxeatu datak eta animatu. Izen emateak: ostiralean (ekainak 26), astelehenean (ekainak 29) eta asteartean (ekainak 30). Edozein zalantza izatekotan, galdetuiguzu!
NI AUZOAN GERATUKO NAIZ – Aldezar Elkartea
KAIXO AUZOKIDE!! Estatu alarma ezarri zenean udaletxeak kontratu aldaketa egin zigun eta horrek Aldezar Elkarteko funtzionamenduan nabarmenki eragin zuen. Estatu alarma bukatzear dagoela, udaletxeak kontratu aldaketa berri bat egin nahi digu. Bere asmoa gure udako jarduerak bertan behera utzita, Udaletxeko Kontziliazio Zerbitzuaz gu arduratzea da. Honen aurrean, ez dugu kontziliazio zerbitzua egin behar ez denik esan nahi, baina guk uda [...]
UDAN EUSKARAZ
Guraso Elkarteak, Dindaia Fundazioarekin batera, aurten “UDA EUSKARAZ” HIRI TAILERRAK antolatuko ditu, uztailaren 20tik abuztuaren 28ra. Jarduera honek familien kontziliazioa, haurren hizkuntza ohituretan eragitea eta euskararen erabilera sustatzea ditu helburu. ✅Covid-19ak eragindako egoera dela-eta, Osasun aginteak ezarritako irizpideak beteko dira.
2020ko IHAUTERIAK – Dantzara!
2020ko IHAUTERIAK - Dantzara!