DIZIPLINA ONURAGARRIAREN IKASTAROA

Franzisko Deuna eskolako guraso elkarteak antolatuta.

Hartzaileak: Guraso elkarteko kideak.

Emailea: Kamino Mateo ( Kaminando)

Lau saio arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

Martxoak 10, asteartea: Zergatik diziplina onuragarria? Aurkespena. Heziketaren eguneroko erronkak. Trebetasun sozioemozionalak. Diziplina onuragarriaren oinarriak. Garuna nire eskuko ahurrean.

Apirilak 7, asteartea: Nola egin seme-alabak hobeki ulertzeko. Portaera okerrak laguntza eskatzeko modua. Goitik beherako eta maila bereko harremanak . Portaeraren atzean dagoen sinesmena. Animatu eta goraipatu. Etiketak.

Apirilak 21, asteartea: Zigorrak, sariak eta xantaiak. Ondorio logikoak eta naturalak. Errespetuzko alternatibak.

:Maiatzak 5,asteartea: Adeitasuna eta irmotasuna. Seme-alabak erreskatatu ala gaitasuna eman. Barkamena eskatu.

Otsailaren 21a arte.