Nafar Gobernuko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak eskolako familia eta ikaslegoa gonbidatu ditu Baluarten apirilaren 3an inauguratuko den “Eskolarako bidea” argazki erakusketa bisitatzera eta, bereziki,  horren inguruan apirilak 4rako antolatu duen haur tailerrean parte hartzera. Tailer honen helburua da jolas eta sormenaren bidez giza eskubideen eta bereziki hezkuntza eskubideen inguruan hausnarketa egitea belaunaldi berriekin.

6 eta 11 urtekoa taiailerra, eta haurrekin doazen pertsona helduek parte hartu ahalko dute.

17.15eko saioa euskaraz izanen da eta 18.15ekoa  gazteleraz.

Sarrera libre da; aurrez eman behar da izena:  pazyconvivencia@navarra.es helbidean.

Apirilak 13, 20 eta  27 tailer berdinak eginen dira, ordutegi berean. Aurrez izena eman beharko da.