Datorren ikasturtean komisioen banaketa berria hasiko dugu ikasgelaka urteko batzarrean erabaki dugun bezala: kurtso eta ikasleen jaiotako urtearen (bikoitia edo bakoitia) arabera izango da lanen banaketa.

Lekualdatzea eraginkorragoa izan dadin, komisioa hasten duten kurtso berriak ikasturte honetan komisioa kudeatzen duen kurtsoarekin harremanetan jarri beharko dira. Horrela, batzordearen funtzionamendua azaldu eta laguntza eskaini ahalko dute.

Ikusi hurrengo taulan zein komisioan parte hartzea edo zein bestelako lanak egitea egokitu zaizun zuen umeen kurtso eta jaiotza urtearen arabera.

Kurtso hontan lanean egon diren komisioetako pertsonekin harremanetan jartzeko, galdetu gelako delegatuari.