Lagundu! arraina naiz, larunbatean, apirilak 13an, Kondestable Jauregian, eskolako Guraso Elkarteak , Iruñeko Udalarekin batera, antolatzen duen “Familiendako eta belaunaldien arteko zinema” zikloaren barruan.
Saioa 17.30tan izanen da. Ikusteko gonbidapena hartu behar da, ordu bat lehenagotik Kondestable bertan hartu daiteke.
Laburpena:
Fly, Stella eta Charlie lagunek oso abentura zirraragarria biziko dute edabe magikoa hartzen dutenean. Izan ere, arrain bihurtuko dira! Une horretatik aitzina, itsasoaren sakontasunean, 48 ordutan bilatu beharko dute antidotoa, berriz ere izaki izateko. Horretarako, hamaika arrisku gainditu beharko dituzte. Hori guztia sekulako probarria izanen da haien adore, elkartasun eta adiskidantza irmoarentzat.
