Bost postontzi jarri dira Ezpeleta Jauregiko patioaren eraldaketa egiteko proposamenak jasotzeko. Asmoa da gune hori jolas librea errazten duen jolastoki bat bihurtzea, bereziki 0-6 urteko umeei zuzenduta.

Leku hauetan jarri dira buzoiak: 2 San Frantzisko eskolan; 1 auzoko liburutegian; 1 Hezitzaileen Eskolan, eta 1 Auzoenean.

Proposamenak jasotzeko epea martxoaren 31an amaitzen da. Animatu eta parte hartu!!

Eskolako patioko ate nagusiaren aurrean jarritako buzoia.

Haur Hezkuntzako pasabidean jarritako postontzia.