SFK erkidegoari mezu irekia:
Eskolako elektroa zahartzen ari da… eta bere umemokoak ere bai…
Aurten ziklo aldaketa dugu eta Txatungatarren zati handi batek amaiera emango dio SFK maitagarrian izan duen egonaldiari.
Guk talde gisa ez dugu partaideak aldatzeko asmorik, elkarri maitasuna hartu diogu. Gure asmoa egungo formatuari eutsi eta auzora jauzi egitea da, orain arte egin duguna Alde Zaharreko biztanleei eskaintzeko (zuek guztiok barne).
Izugarri estimatuko genuke eskolako jardunean norbaitek erreleboa hartuko baligu, orain arte egindako antzeko proiektua lantzeko… edo hobetzeko. Zuen proposamenak entzutea izugarri gustatuko litzaiguke eta elkarlan eta elkarbizitza eremua sortu.
Norbait, talderen bat, berdin dio nor, zeregin hori egiteko prest balego, arren, beldurrik gabe aipa iezaguzue.
Besterik ez bada, eskolak beti izango du auzoko formatu Txatungotarrean parte hartzeko aukera.
Agur bero bat ortopedia musikalaren terrorista talde honen partetik.