Azken berriak

Azken berriak2018-11-04T14:08:45+01:00

Ludomobil martxan da, ostiralero Santa Ana Plazan, etorri gurekin jolastera!!

Ludomobila martxan da!! Animatu eta etorri gurekin jolastera Santa Ana plazara, lagun berriak egitera eta auzoko plazeraz disfrutatzera!! Aldezar elkartetik idazten dizuegu. Aldezar aisialdian hezkuntza lantzen duen elkartea gara. Elkartea begiraleek, haurrek eta gazteek osatzen dute jardura desberdinetan parte hartuz eta hainbat helburu ditugu. Gure helburuen artean, txikien garapen pertsonalerako jarduerak burutzeko baimentzen duen ingurunea ziurtatzea, auzoko zerbitzuen inplikazioa sustatzea [...]

3 apirila 2019|Categories: Parte hartzaileen oharrak|

NIRE AUZOA, NIRE JOLASTOKIA, tailer parte hartzaileak gurasoekin eta beste erreferentziako pertsonekin

Kaixo, familiak: NIRE AUZOA, NIRE JOLASTOKIA proiektutik gonbidatzen gaituzte bi tailerretan parte hartzera, Ezpeleta Jauregian eginen dira biak: ASTELEHENEAN 8an -arratsaldez- 17:00an ASTEARTEAN 9an -goizez- 9:15ean Zer proposatu nahi duzu 0 eta 6 urte arteko haurrak jolasteko eremu egokia izan dezaten Ezpeleta Jauregiko patioan? Haurrak ere ongi etorriak dira.

2 apirila 2019|Categories: GE-ko oharrak|

Giza eskubideei buruz hausnartzeko haur tailerrak

Nafar Gobernuko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak eskolako familia eta ikaslegoa gonbidatu ditu Baluarten apirilaren 3an inauguratuko den "Eskolarako bidea" argazki erakusketa bisitatzera eta, bereziki,  horren inguruan apirilak 4rako antolatu duen haur tailerrean parte hartzera. Tailer honen helburua da jolas eta sormenaren bidez giza eskubideen eta bereziki hezkuntza eskubideen inguruan hausnarketa egitea belaunaldi berriekin. 6 eta 11 urtekoa taiailerra, eta [...]

1 apirila 2019|Categories: Bestelako berri interesgarriak|

Xamariko eguna, apirilak 13an San Frantzisko eskolan

Kaixo familak: Urtero bezala, Dindaiak Xamariko jaia ospatuko du aurten; 12 urte egingo duen ospakizuna. Ricardo Ederraren omenez, Dindaia Fundazioaren sortzailea, eta eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzen duten umeek egun batez elkartzeko asmoz jaio zen jai xume hau jai haundia bihurtu da jada. Xamariko eguna bai haurrentzat bai hezitzaileentzat egun inportantea da; maitasunez prestatzen dituzte egun horretan burutuko dituzten ikuskizunak. [...]

1 apirila 2019|Categories: GE-ko oharrak|

Go to Top