Azken berriak

Azken berriak2018-11-04T14:08:45+01:00

Eskolako familien gehiengoak jardunaldi jarraiaren alde egin du

Eskolako Zuzendaritza Taldeak bidalitako mezua jardunaldi jarrairen inguruan familiei bidalitako galdetegia dela. Familia agurgarriak, Hona hemen jasotako inkesten emaitzak: (behean grafikoak dituzue) Ikasleen zentsoa: 428 Jasotako inkesten kopurua: 274 (% 64) Jardunaldi jarraiarekin jarraitu nahi duten inkesten kopurua: 231 (%90,9 ) Jardunaldi jarraiarekin jarraitu nahi ez duten inkesten kopurua: 23 (%9,1) Emaitza hauen arabera jardunaldi jarraiarekin jarraituko dugu. Inkestetan jasotako  [...]

13 maiatza 2019|Categories: Eskola-ko oharrak|

Guraso Elkarteko mezua: datorren ikasturtean komisioen banaketa berria hasiko da

Datorren ikasturtean komisioen banaketa berria hasiko dugu ikasgelaka urteko batzarrean erabaki dugun bezala: kurtso eta ikasleen jaiotako urtearen (bikoitia edo bakoitia) arabera izango da lanen banaketa. Lekualdatzea eraginkorragoa izan dadin, komisioa hasten duten kurtso berriak ikasturte honetan komisioa kudeatzen duen kurtsoarekin harremanetan jarri beharko dira. Horrela, batzordearen funtzionamendua azaldu eta laguntza eskaini ahalko dute. Ikusi hurrengo taulan zein komisioan parte [...]

9 maiatza 2019|Categories: GE-ko oharrak|

Aldezar eskubaloiak behar zaitu!

Nesken Aldezar eskubaloi taldeak (2008-2010 urteetan jaiotakoak) jokalariak behar ditu hurrengo ikasturterako. Izen-emateko epea maiatzaren 22an amaitzen da.  Auzoeneako egoitzan (Aldapa kalea, 3) egin behar da izen-ematea. Taldea neskena da, baina ezin bada taldea osatu neskekin, aukera egongo da mutilak ere taldekidetzat onartzeko. Informazio gehiago: asociacionaldezar@gmail.com

8 maiatza 2019|Categories: Parte hartzaileen oharrak|

SFK-ko Txatungaren mezua: Erreleboa hartzeko prest?

SFK erkidegoari mezu irekia: Eskolako elektroa zahartzen ari da... eta bere umemokoak ere bai... Aurten ziklo aldaketa dugu eta Txatungatarren zati handi batek amaiera emango dio SFK maitagarrian izan duen egonaldiari. Guk talde gisa ez dugu partaideak aldatzeko asmorik, elkarri maitasuna hartu diogu. Gure asmoa egungo formatuari eutsi eta auzora jauzi egitea da, orain arte egin duguna Alde Zaharreko biztanleei [...]

8 maiatza 2019|Categories: GE-ko oharrak|

Sortzeneko jaia, maiatzak 19an Takoneran, jendea behar da laguntzeko antolakuntzan

Dakizuenez bezala, eskolak SORTZEN elkartean parte hartzen du. Elkarte honen helburua euskal eskola publikoaren alde elkarlanean aritzea da. Urtero bezala, maiatzak 19an, igandean, Takoneran festa bat antolatu dute eta gure parte hartzea eskatzen dute. Anima zaitezte!!! Jendea zeregin hauetarako behar da: Txandak: Jai egunean: goizekoa / eguerdikoa /arratsaldekoa. Bereziak: muntaketa eta desmuntaketa ostiral, larunbat, astelehena. Postuak: Bereziak: – elektrikaria (3) [...]

7 maiatza 2019|Categories: GE-ko oharrak|

Go to Top