Orain dela ikasturte batzuk, eskolan, mendirako txangoak egiten ziren. Zenbait guraso jarduera hau berreskuratzen saiatzen ari gara.
Helburuak hauxe dira: ongi pasatzea gure umeekin, naturan egon, ariketa pixka bat egin, gure inguruko bazterrak ezagutu, …
Hasteko, igande honetan,irailaren 22an, Irurtzun ondoko Erga mendira joango gara. 7km eta 600 metroko igoera duen ibilaldia da, mendi ertaina da eta bista ederrak ditu gailurretik, egokia adin guztientzat.
Runa aparkalekuan elkartuko gara, Arrotxapean, goizeko 9:30etan, igandean. Animatu zaitezte!!