Nafarroako Museoa – Familientzako jarduerak
Nafarroako Museoak familientzako tailerrak antolatu ditu, bertako aretoen irudi berria ezagutarazteko helburuarekin. Hain zuzen, barnean hartuko dituzte aretoetarako bisita eta arte plastikoetako jarduera bat. Jarduera doakoa izango da, eta 5 urtetik aurrerako neska-mutikoak dituzten familientzat antolatu da. Otsail eta martxoko larunbatetan egingo dira, 17:30etik 19:00etara. Hain zuzen, otsailaren 23an, eta martxoaren 9an eta 23an, euskaraz egingo da. Izena emateko aukera aste bakoitzean emango da, 848428926 [...]