Guraso elkartean bazkidetuta dauden guztiek mahai eta eserlekuen
maileguaz goza dezakete.
Eskaria egiteko protokoloa honokoa da:
  1. Gela bakoitzeko ordezkariari eskatu, noiz jaso eta bueltatuko diren adieraziz.
  2. Gelako ordezkariak eskaria egingo die, watxap bidez, batzordeari eta gainontzeko ordezkariei.
  3. Behin oniritzia jasota, eskaria egin duen familiak materiala jasoko du eta erabili eta gero, bertako mahai baten gainean dagoen formularioa bete behar da. Guraso Elkartearen gelan utziko du.
  4. Gelako ordezkariak materiala modu egokian bueltatu dela egiaztatu beharko du. Berak ezin badu, beste ordezkari edo batzarkide batek ikuskatu beharko du mahai eta eserlekuak garbi eta egoera onean bueltatu.