Nafarroako Museoak familientzako tailerrak antolatu ditu, bertako aretoen irudi berria ezagutarazteko
helburuarekin. Hain zuzen, barnean hartuko dituzte aretoetarako bisita eta arte plastikoetako jarduera bat.
Jarduera doakoa izango da, eta 5 urtetik aurrerako neska-mutikoak dituzten familientzat antolatu da.
Otsail eta martxoko larunbatetan egingo dira, 17:30etik 19:00etara. Hain zuzen, otsailaren
23an, eta martxoaren 9an eta 23an, euskaraz egingo da.
Izena emateko aukera aste bakoitzean emango da, 848428926 telefono zenbakira deituta, Museoa zabalik egoten den ordutegian. Familia bakoitzeko bost izen-emate egin ahal izango dira, gehienez. Taldeak gehienez 25 pertsonek osatutakoak izango dira.
Jarduera egin behar den egun berean jaso beharko dira sarrerak, eta hasteko ordu laurden gelditu arte egin ahal izango da. Hartara, hartzen ez diren sarrerak interesa duten beste pertsona batzuen esku jarriko dira. Pertsona bakoitza programatutako tailerretako batera bakarrik joan ahal izango da.