Trukemearen antolatzaileek bidalitako mezua
DATAK
Trukeme azoka ekainaren 5an, asteazkenean, izango da; 16:30etik 19:30etara (muntaia 16:30etik 17:00etara). Zozketa: 19:30ean. Demontajea: 19:45etik 20:00etara.
ANTOLAKETA
Postua jarri ahal izateko aurretik izena eman beharko da.
Ez da onartuko gauza zikin, hautsi edo egoera kaxkarrean dagoena.
AURTEN POSTUAK LURREAN JARRIKO DITUGU, HORRETARAKO BAKOITZAK OIHAL BAT EDO MAINDIRE BAT EKARRI BEHAR DU BERE POSTUA JARTZEKO.
TRUKE izeneko txanpona sortu dugu elkartrukea errazteko asmoz. Postua jartzen duen pertsona/familia orori 15 truke oparituko zaizkio, elkartrukea sustatzeko.
Partehartzaile bakoitzak ekarritako gauzak baloratu eta horiei prezioa jarriko die. Balorazioa errazteko proposatzen dugu truke bat euro baten baliokide izatea. Edonola, txanponok elkartrukea gauzatzeko aukeraren balioa besterik ez dute. Txanpon-truketik kanpo, badago gauzak gauzen truke emateko aukera, baita oparian ematekoa ere. Txanpona trukea errazteko sortu da, besterik gabe.
Pasa den urteko trukeak EZIN DIRA aurten erabili.
Aurten komunean eta trukemen bertan aldagelak jarriko ditugu.
SOBERAKINAK
Trukean eman ez dena berreskuratzeko zein antolatzaileei uzteko aukera egongo da.
Antolatzaileek soberakinak gizarte-intereseko erakunderen bati emango dizkio.
Azoka amaieran POSTUA JARRI DUTENEN ARTEAN oparien zozketa egingo da.
POSTURIK ANIMATUARENTZAT oparia egongo da.
Antolatzaileek kutxa batzuk prestatu dituzte soberan geratu diren gauzak, MODU ORDENATUAN sartzeko. Kutxa bakoitzak dagokion txartela eramango du.
Azkeneko hau oso garrantzitsua da oso ongi egitea, kutxa hauek dagozkien elkarte edo gobernuz kanpoko erakundeetara modu duin batean eraman ditzagun.
matrikula: rastrotrukeme@gmail.com
Paperean:Apymako postontziaren ondoan egongo den inprimakia bete eta postontzian sartu.