Egun on lagunak!!!

 

KORRIKA festa gainean dugu. 2 urtetan behin euskarari bultzada emateko festa polita da. Korrikaren helburua lekuko bat kilometroz-kilometro eskuz-esku Euskal Herri osotik pasatzea da. Oraindik abestia ez baduzue entzun, hona hemen esteka:

youtu.be/CkLiCzvbw9A

 

Aurten KORRIKA  antolatzen ari garen lagunek, 4 proposamen interesgarriak ditugu zuentzat:

 

– KORRIKA KULTURALA: Auzoan parte hartzen dugun auzokide eta hainbat elkarte eta dendariek antolatu dugu. Martxoak 29, ostirala, arratsaldeko 6retan Errekoletas Plazatik abiatu eta auzo guztian zehar buelta emango du. Bukaeran Sfrantziskoko bertsolari txikiek emanaldi emango dute, triki-poteoa egongo da eta auzo argazkia egingo dugu. Eskolakoek lekukoa San Frantzisko plazan jasoko dugu(Calixto tabernaren ondoan) eta Drogueria Lopez-en (San Anton kalean) Aldezar elkarteari pasako diogu. Hortarako ondo legoke eskolakoak 17:45etan Calixto tabernan elkartzea. Bertan zozketatuko da ze txikik eramango du lekukoa.

 

– KORRIKA TXIKI: Eskolak antolatzen du. Apirilak 5ean, ostiralarekin, izango da, goizez (12:30etan). Bolondresak beharko dira irakasleei laguntzeko. Parte harte nahi duenak bere gelako arduradunari esan beharko dio. ANIMA ZAITEZ!!

 

– KORRIKA IRUÑEATIK:  KORRIKA Garestik apirilak 4 hasiko da. Apirilak 6, larunbata, arratsaldeko 16:20etan helduko da Iruñeara. Kriston festa egongo da.

– AUZOAK EROSITAKO KILOMETROA: Auzoak kilometro bat erosi du auzoko hainbat kolektiboen artean.  Auzoko kilometroak osteguna 4a, 23:00etan Los Arcos – San Adrian errepidean izango dira (Korrikako Km 129, 130, 131)

 

Hala eta guztiz, ekintza guztietan parte hartzea animatzen zaitugu eta auzoa erositako kilometroa finantzatzea laguntzeko eskatzen dizuegu. Nahi duenak dirua bere tutoritzari emango dio apirilaren 4a baino lehen.

 

ANIMA ZAITEZTE!!! EGIN KLIKA!!!