Larunbata honetan, urriak 12, goizeko 11:00etatik aurrera, Plazara! Gune Komunitario Soziokulturalari hasiera emango diogu, kurtsoaren hastapenarekin batera. Musika, dantza, auzoko erraldoiak eta hamaiketakoa aparte, berrogei artisten erakusketa ikusteko parada ederra izanen dugu.
Martxan dago Plazara! gunea jadanik eta egunero ekitaldi eta idei berriak sortzen dira guztion artean aurrera eramateko nahian, azken finean komunitate lana eta autogestioa dira Plazara!ren oinarri garrantzitsuenak.
Kartela bidaltzen dizuegu mezu honekin zabaltzeko, nahi baldin baduzue, eta proiektu ikusgarri honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, inaugurazioan, besteak beste.
Eta bi egun lehenago, urriak 10 ostegunean, garbiketa Auzolana osatuko dugu guztion artean arratsaldeko 17:00 etatik 19:00etara, Redin-Cruzat Jauregia txukun-txukun uzteko, geuk merezi dugun moduan. Zurekin ere lortuko dugu.
PLIM! Eman argia Plazari!
Plazara! gune komunitario soziokulturala / Plazara! centro comunitario sociocultural
Kale Nagusia 31 / Calle Mayor 31. 31001 Iruñea-Pamplona
654 69 14 27