Project Description
Derrigorrezkoa. Batzorde hau bi ikasurte jarraian egiten da: Haur Hezkuntzako 2. mailatik 3. mailara bitarte. Urte bikian jaiotako haurren gurasoak arduratzen dira batzorde honetaz, haien haurrak Haur Hezkuntzako 2. maila egiten dutenean eta hurrengo kurtsoan.
- Haurtzaindegia Jangarriakin koordinatu.
- Jantokiko ordainketak Jangarriakin koordinatu.
- Zerbitzuko bajen eta alten kontrola eraman.
- Ez-ordainketei buruzko erabakiak hartu (epeka ordaindu edo baja eman).
- Jangarriakin bildu, kurtso hasieran eta amaieran.
- Kurtso amaieran kontu balantzea egin.
- Guraso elkarte eta Komisioen bileretara joan.
sanfranciscojantokia@ausolan.com
Gure eskolan Familien Elkarteak kudeatzen ditu eskola jantokia eta goizeko gelako zerbitzua. Zerbitzu hauek Ausolan-Jangarria enpresak ematen ditu.
Zerbitzu hauek astelehenetik ostiralera, asteazkenak barne, eskaintzen dira.
Haurtzandegia
Eskolak eskaintzen duen goizeko gelako zerbitzua Guraso Elkarteak kudeatzen du eta Ausolan-Jangarria enpresak ematen du.
Goizeko 7:45etatik 9:00etara, egunero, zerbitzu honen beharra duten familien ikasleak soinketa gelan hartatzen dira. Ikasleak ordutegi horren barruan edozein momentutan sar daitezke; bertan, bi begirale gutxi gorabehera 20-30 ikasleez arduratzen da.
Begirale horien soldata ordaindu ahal izateko, haur bakoitzeko hilabetero 35 €-ko kuota ordaindu behar da. Familia bereko ikasle bat baino gehiagok erabiltzen badu zerbitzua, kuota haur bakoitzeko 30 €-koa da. Behin behineko erabiltzaileak haur eta egun bakoitzeko 10 euro ordaindu behar dute.
Ohiko erabiltzaileak
Behin behineko erabiltzaileak
Eskola jantokia
- Izena emateko, epea da bai aurreko kurtsoko amaieran, ekainean, edo bai kurtsoko hasieran, irailean. Wasap bidez difusio taldean argitaratuko da informazioa.
- Astean zehar egunero erabili daiteke, edo egun solteetan.
- Jantokian ohikoak diren ikasleak huts egin behar dutenean abisoa ematea beharrezkoa da, goizeko 9:00etatik 10:00etara, 673 75 37 15 telefonora deituz. Kasu horretan ordaintzen den kuotatik janariari dagokiona deskontatuko zaio, baina ez da deskontatuko begiralearen soldatari dagokion kopurua. Beharrezkoa da ere abisatzea haur bat jantokian egun batzuk faltatu ondoren berriro hasiko denean, dagokion janaria eskatu ahal izateko. Garrantzitsua da puntu hau betetzea haurren ardura duten begiraleek jakin dezaten egunero zeintzuk diren bere ardurapean dauden ikasleak.
- Bazkaldu ondoren, 3 urteko ikasleek, jantoki ondoan dagoen gela batean lo-kuluxka bat egiten dute.
- Ikasleak bakarrik edo legezko tutorea ez denarekin etxera joan ahal izateko ezinbestekoa da haien gurasoek edo legezko tutoreek baimen idatziz egitea.
673 75 37 15
Kuoten ordainketa
- Jantokiaren kuotak Guraso Elkarteak horretarako duen kontu korrontearen bidez ordaindu behar dira.
- Kuota horietan bi kontzeptu ordaitzen dira: janariaren kostuari dagokiona eta jantokiko begiraleen soldatari dagokiona.
- Kuota urtero egokitzen da, zentroa eta jantokia kudeatzen duen enpresaren artean, arestian esandako bi kontzeptu horiek kontutan hartzen direlarik. Begiraleei dagokien kuota jantokiaren erabiltzaile kopuruaren arabera zehazten da, legeak agintzen duena aintzat hartuta.
- Kuotak ez ordaintzeak jantokiaren erabilera eragotziko du, Guraso Elkartearen erabakia izanik.
Ohiko erabiltzaileak
Behin behineko erabiltzaileak
Menua
Ausolan-Jangarria enpresa da eguneko ohiko menuak eta menu bereziak diseinatzen dituena. Azken hauek, behar izanez gero, alergia edo beste patologia batzuk dituzten ikasleentzako prestatzen dituzte.
Egiten dituen menuak, elikaduran adituak diren organismoek aholkatzen dutenaren arabera osatzen dira, kontuan hartzen da ikasleak Haur eta Lehen Hezkuntzakoak direla. Gainerako aspektu guztietarako ere arauek agintzen dutena jarraitzen da.