Eskolak eskolako bizikidetzaren diagnostikoa burutu nahi du. Horretarako 3 talde dinamika eginen ditu: lehenengoa, irakasleen artean; bigarrena. ikasleen artean. eta azken bat, familia eta auzoko hainbat eragileen artean.

Familia eta auzoko eragileen arteko dinamika “World Café” bat izanen da. 4 eta 5 pertsona bitarteko taldeak eginen dira eskolaren bizikidetzari buruz eztabaidatzeko. Talde bakoitzak 10 minutuko eztabaida eginen du eta taldez-talde mugituko da jendea talde berriak osatzeko. Talde bakoitzean arduradun bat izanen da eztabaidetan sortutako gaiak jasotzeko.

Horretarako, zuzendaritzatik profil ezberdineko pertsonak ari dira bilatzen euren iriziak emateko. Eskolako 6-8 familia behar dira urriak 15a  baino lehen. Profil ezberdineko pertsonen parte hartzea bermatu nahi da: eskolan urte askotan ibilitakoak, berriak, GE-an lan egiten dutenak, euren seme-alabek jantokia erabiltzen dutenak eta ez dutenak, gizonak, emakumeak, etabar.

World Café hau eskolan egingo da urriak 24ean, 17.00etan, eta 1.5 ordu iraungo du.

Parte hartu nahi baduzu, bidali mezua zure izen eta abizenekin helbide honetara:  sfkogurasoelkartea@gmail.com